Lege Oharra

ERABILERARAKO BALDINTZAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO POLITIKA

 

1- NORTZUK GARA?

EUSKAL MUSEOA BILBAO MUSEO VASCO, Miguel de Unamuno plaza 4 48006 Bilbao, Bizkaia. B95746368 IFK, Tel.: 944 15 54 23, helbide elektronikoa: museoa@euskal-museoa.org

2- ZER DA EUSKAL MUSEOA BILBAO MUSEO VASCOren WEBGUNEA?

www.euskal-museoa.org webgunea, zu orain zauden toki hau, EUSKAL MUSEOA BILBAO MUSEO VASCOk sortutako espazio interaktiboa da, bertan egiten eta eskaintzen diren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskaini ahal izateko.

3- WEBGUNEAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK

Webgune hau EUSKAL MUSEOA BILBAO MUSEO VASCOren jabetzakoa da; marka, domeinu-izen eta jabetza intelektualeko gainerako eskubide guztiak museoaren jabetzakoak dira, eta bertako eduki bat ere ezin izango da inola ere laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu; hori horrela, webgunea eta bertako edukiak dagokien helburuaren arabera erabili beharko dira. Esandakoaren aurka egitea egile-eskubideak eta enpresaren gainerako jabetza-eskubideak urratzea izango da. Baimendutakoak ez diren beste helburu batzuetarako edukiak aldatu eta erabiltzea egile-eskubideak eta museoaren gainerako jabetza intelektualeko eskubideak urratzea da. Erabilerarako baldintza hauen ondorioetarako, debekatuta dago hemen aipatutako edukiak beste ezein webgune edo sare informatikotan erabiltzea.

4- IRAUPENA

Erabilerarako baldintza hauek indarrean egongo dira, webgunean aldagaitz jarraitzen duten bitartean. Hori horrela, EUSKAL MUSEOA BILBAO MUSEO VASCOk dauka edozein unetan baldintzak aldatu, eraldatu edo kentzeko eskubidea, eta aldaketa horiek webgunean bertan agertu beharko dira.

5- DATUAK BABESTEARI BURUZKO POLITIKA

www.euskal-museoa.org webgunearen helburu nagusia datu pertsonalen babesari buruzko legezko betebeharrak bere gain hartzen dituen elkargoaren zerbitzuen eta jardueren berri ematea da, batez ere gai hauen inguruan:

  • Datu pertsonalen fitxategia edo tratamendua.
  • Datu-bilketaren helburua.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Egiten diren galderen hautazko edo derrigorrezko izaera.
  • Datuak lortu izanaren edo datuak emateari uko egitearen ondorioak.
  • Datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko aukera.

6- COOKIE-EN POLITIKA

Cookie-ak testu-artxibo txikiak dira; erabiltzailearen ordenagailuan biltzen dira, webguneak bisitatzen dituenean. Oso erabilgarriak dira, webguneek modu eraginkorragoan funtzionatu dezaten: adibidez, erabiltzaile batek gogoko hizkuntza aukeratzen badu home-ean, webguneak hobespen hori gogoratuko du, eta webgunea aukeratutako hizkuntzan erabiltzen jarraitu ahal izango du erabiltzaileak.

“Jatorrizko cookie”-ak edo “hirugarrenen cookie”-ak izan daitezke cookie-ak:

  • “Jatorrizko cookie”-ak: webgunean jarduten duen pertsona batek, datu-tratamenduaren arduradunak, sortzen ditu; kasu honetan, Euskal Museoak sortzen ditu, www.euskal-museoa.eus webgunearen titularra denez gero.
  • “Hirugarrenen cookie”-ak: erabiltzaileak bisitatu duen webgunean jarduten ez duten pertsonek, hau da, Euskal Museotik kanpoko enpresek sortzen dituzte; enpresa horietan Euskal Museoko datuen tratamenduaren ardura duten pertsonek sortzen dituzte, alegia.

Euskal Museoaren ustez, erabiltzailea webgunean nabigatzen hasten den unean, cookie-en berri du, eta horiek bere ordenagailuan instalatzeko baimena ematen du.

Dena dela, erabiltzaileak beti izango du aukera cookie-en erabilera pertsonalizatzeko, bai eta cookie-ak biltzea eragozteko ere, erabiltzailearen beraren nabigatzailean aukerak aldatuta. Nabigatzaile ohikoenen artean:

  • Firefox: Aukerak\Pribatutasuna\Jarraipena\Esan guneei nire jarraipenik ez egiteko
  • Chrome: Chrome-ren menua\Ezarpenak\Aukera aurreratuak\Pribatutasuna\Edukiaren ezarpenak\Cookie-ak\cookie-ak blokeatu lehenespen gisa
  • Safari: Hobespenak\Pribatutasuna\Cookie-ak blokeatu
  • Explorer: Tresnak\Internet aukerak\Pribatutasuna\Ezarpenak\ mugitu graduatzailea erabat gora cookie guztiak blokeatzeko edo erabat behera cookie guztiak onartzeko, eta egin klik “Ados” botoian.

Cookie-ak erabat blokeatzean, litekeena da webgune batzuk ongi bistaratzea eragoztea.