Berriak

Euskal Museoak euskal dantzaren jaia antolatuko du hileko bigarren larunbatetan, AIKO Taldearen eskutik

 

Bizkaiko erakundeak 19:00etatik 21:00etara arte zabalduko ditu ateak [hileko bigarren larunbatetan], klaustro estalian erromeria zeharo parte-hartzailea egiteko

Urria eta ekaina bitartean gauzatuko da jarduera

Museoak AIKO TALDEArekin duen lankidetza akordioari esker, sendotu egin da dantza tradizionala dibulgatzeko ekimen hau

Ez da aurrez izena eman behar izango  |  Sarrera: 1€

 


 

Euskal Museoak jarduera-programa zabaltzen jarraitzen du, eta, aurten, ekimen oso garrantzitsua batu zaio: Hileko bigarren larunbatetan AIKO Taldearen eskutik egingo den erromeria. Jarduera 19:00ak eta 21:00ak bitartean egingo da, urritik ekainera. Ekimena euskal dantza tradizionala zabaltzeko asmoz sortu da, Bizkaiko erakundeak eta AIKOk duten lankidetzari esker.  

Erromeria guztiz parte-hartzailea izango da, eta interesa duen edonori zuzenduta dago. Asmoa da dantza praktikatzea eta horretaz gozatzea, inguru paregabe batean, Mikeldiren argiaren azpian. Honako musikariak arduratuko dira jaia girotzeaz: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Patxi Laborda dantza-maisuaren zuzendaritzapean.

Erromeria honekin, Euskal Museoak bete helburu nagusietariko bat lantzen jarraitu nahi du: euskal kultura sustatu eta kontserbatzea. Normalean, bildumako piezekin egiten du (alderdi materiala), eta, orain, euskal kulturaren alderdi ez-material horrekin egin nahi du.

Jardueran parte hartu nahi duen oro Euskal Museoko klaustrotik sartu beharko da, Gurutze kaletik. Ondoko larunbatetan egingo da erromeria:

 

URRIAK 13

AZAROAK 10

ABENDUAK 8

URTARRILAK 12

OTSAILAK 9

MARTXOAK 9

APIRILAK 13

MAIATZAK 11

EKAINAK 8

 

Museoan euskal dantzaren jaiaz gozatzeko gogorik bai? Ez ezazu hutsik egin ingurune paregabean egingo den erromeria tradizionalera! Euskal Museoak klaustroko ateak irekiko ditu, euskal dantza tradizionalaz gozatzeko. Zain gaituzue!