Berriak

“Bapo Bapo” haurrentzako Gabonetako tailerra Euskal Museora, Berreginen Museora eta Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategira heldu da

 

Abenduaren 26an, 27an eta 28an, Bizkaiko erakunde hauek gaztetxoei zuzendutako jardueraz beteko dira 10:00etatik 13:30era bitartean

 

6 eta 10 urte bitarteko gazte guztiek parte hartu ahal izango dute

 

Tailerraren prezioa honakoa izango da: 3 € haurreko eta eguneko

 

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 94 415 02 31 telefono-zenbakian

 

Tailerreko jarduera (eta sorpresa) guztien egitarau osoa laster emango da ezagutzera bi museoen webgunean

 


 

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak (eta, aurten, baita Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategiak ere) haurrentzako Gabonetako tailer arrakastatsua antolatu dute berriro. Oraingoan, “Bapo Bapo” da jardueraren izena, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.

 

  • Abenduak 26  |   HIRU OSAGAI NAGUSI  | Bilboko Artelan Berreginen Museoa

 

  • Abenduak 27  |  KOMENTUKO ORTUTIK  |  Aztarnategia

 

  • Abenduak 28  |  ARTOA EDONON   |  Bilboko Euskal Museoa

 

Egun hauetan, zenbait jardueratan parte hartuz dibertitu ahal izango dira etxeko gaztetxoak.

 

Lehen eguna - abenduak 26 / Berreginen Museoa dieta mediterraneoari buruzkoa izango da, eta antzinako Grezian jaten zena ezagutzeko aukera egongo da. Tailer gastronomiko bat egingo da, eta antzinako errezeta mediterraneo batean oinarrituko gara.

 

Bigarren egunak - abenduak 27 / Aztarnategia Bizkaiko (eta, oro har, Euskadiko) elikadura izango du ardatz, komentuko ortuaren bidez. Tailer baten bidez (Erdi Aroko Erosketak), egunero kontsumitzen ziren produktuak bereizten ikasiko du, egungoekin alderatuta eta garai hartan jaten zirenak eta jaten ez zirenak nabarmenduz (azken horiek geroago etorri ziren Amerikatik). Amaitzeko, tailer bat egingo da, non belar usaintsu bat landatuko den (segur aski, perrexila, belar klasikoetariko bat zelako eta delako).

 

Azken eguna - abenduak 28 / Euskal Museoa sorpresa batekin hasiko da (inuzenteen eguneko txotxongiloak egingo dira). Ondoren, Euskadiko oinarrizko produktu bati buruz, hau da, artoari buruz hitz egingo da, eta, gaur egun oso ohikoak diren beste jaki askorekin batera, Amerikatik iritsi zela azalduko da. Euskal Museora egingo den bisitan, garraioaren eta kontserbazioaren gaia landuko da. Eta, amaitzeko, talo-tailer bat egingo da, merienda handi moduan.

Tailerra abenduaren 26an, 27an eta 28an egingo da, 10:00etatik 13:30era, eta parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea 94 415 02 31 telefono-zenbakian. Prezioa 3 € izango da haurreko eta eguneko, eta gehienez 10 lagun egongo dira talde bakoitzeko.

Tailerrak dituen jarduera eta sorpresa guztiak laster azalduko dira Euskal Museoaren eta Bilboko Berreginen Museoaren webgunean argitaratuko den egitarau osoan.

 

Tailerrari buruzko informazio zehatza hemen topatuko duzu:

www.euskal-museoa.eus  //  www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

 

Nork eman nahi du izena haurrentzako Gabonetako tailer dibertigarri honetan? Etxeko gaztetxoek Gabonez gozatzeko jarduera dugu honakoa

Anima zaitez, eta gozatu Gabonez Museoan!

 

OINARRIZKO INFORMAZIOA

BAPO BAPO haurrentzako Gabonetako tailerra

 
 

Eguna: 2018ko abenduaren 26, 27 eta 28a (egun soltetan joateko aukera dago, baina hobe da hiru egunetan izena ematea)

 

Ordua: 10:00etatik 13:30era

Lekua: Beti geratuko gara Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14)

Prezioa: 3 € haurra/eguna

Hizkuntza: Euskara

Aldez aurretik izena emateko: 94 415 02 31