Berriak

Hitzaldia: Begoñako geografia fotografikoa

 

Euskal Museoak “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketa ardatz duen otsaileko egitarau betea aurkezten du

 

Bizkaiko erakundeak hainbat hitzaldi (otsailak 13 eta 20), El último magnate dokumentalaren proiekzioa (otsailak 21) eta "Eguzkidantza” emakumezkoen aurreskua (otsailak 24) eskainiko ditu

Jose Luis Arribas, Begoña Bilbao Bilbao, Karmele Perez Urraza, Gurutze Ezkurdia Arteaga eta Maite Jimenezek emango dituzte emakumeen irakaskuntzari eta Eulalia Abaituari buruzko hitzaldiak

Jarduera guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da, lekua bete arte

Euskal Museoaren nahia da egitarau berezi honekin “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” aldi baterako erakusketarekin lortutako arrakasta ospatzea

 


 

Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz - Donaciones 2013-2018. Construyendo Museo aldi baterako erakusketak industria-iraultzak XIX. eta XX. mendeetan euskal gizartean eta, bereziki, Bizkaikoan eragindako aldaketa batzuk aurkezten ditu. Gizarte urbanoa, konplexua eta kontraesankorra izan zen, tradizioaren eta modernitatearen artean ebatzi behar izan zuena, eta gaur egungoaren oinarrian dagoena.

Erakusketa osatzeko, Euskal Museoak hainbat jarduera antolatu ditu, erakusketan lantzen diren gai batzuk nabarmentzen dituztenak, hala nola emakumeen hezkuntza, Horacio Etxebarrietaren figura eta Begoñako Elizatea.

Erakusketarekin lotuta otsaileko azken hamabostaldian antolatuko diren jardueretarako sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

 

EGUTEGIA

 

2019 / 02 / 13  |  eguaztena, 19,00etan. Euskal Museoa. Kontsuladu aretoan  |  Hitzaldia

EMAKUMEEN FORMAZIOA BIGARREN ETA GOI MAILAKO HEZKUNTZAN: BILBO 1880-1930

Hizlariak: Jose Luis Arribas, Begoña Bilbao Bilbao, Karmele Perez Urraza, Gurutze Ezkurdia Arteaga.

 

Gai zabala eta konplexua da emakumezkoen hezkuntzarena, eta bi hitzaldiren bidez sakondu nahi da gai horretan, abian dauden Euskal Herriko emakumezkoen hezkuntzaren hastapenei buruzko bi ikerketatatik, bi ikuspuntu osagarritatik, abiatuz.

 

ANDRAZKOAK BIGARREN HEZKUNTZAN

Hizlaria: José Luis Arribas Pastor

30 minutu, gaztelaniaz

Andrazkoek Bigarren Hezkuntza ikasteko izan zituzten oztopoak azalduko dira. Adierazi egingo da, pixkanaka-pixkanaka nola hasi ziren ikasten Batxilergoa Bigarren Hezkuntzako Bizkaiko Institutuan.

 

José Luis Arribas Pastor

Geografia eta Historian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Irakaslea izan da Bizkaiko zenbait institututan, besteak beste, lehen, Andrazkoen Bilboko Institutua zelakoan eta gaur egun Martin de Bertendona BHIa izena duen horretan. Ikerketa-esparru nagusia euskal kostaldeko historiaurreko biztanleei buruzkoa da. Historiaren didaktikaren eta hezkuntz ondarearen proiektuak kordinatu ditu eta horietan parte hartu du.

 

EMAKUMEEN GOI FORMAKUNTZA: MAGISTERITZA ESKOLAREN KASUA

Hizlariak: Begoña Bilbao Bilbao, Karmele Perez Urraza eta Gurutze Ezkurdia Arteaga

30 minutu, elebiduna

Emakumeak Bilbon errezen jaso zeikien goi heziketa Maistra izateko formakuntza zen. Horrek baliatzen zituen hezkuntzaren esparru desberdinetan lan egiten eta horiek, denak, aztertuko ditugu hitzaldi honetan.

 

Begoña Bilbao Bilbao - Karmele Perez Urraza - Gurutze Ezkurdia Arteaga

EHUko Hezkuntza Fakultateko irakasleak dira. Hirurak Pedagogian doktoreak eta egonkortutako GARAIAN iker-taldeko kideak dira. Ikerlerroak hainbat izanik, denak Euskal Herriko gaiak dira: Hezkuntzaren historian euskal eskolaren ingurukoak landu dituzte, Euskal curriculuma eta testuliburuetako edukiaren azterketa, euskal irakaskintzaren bilakaera, emakume maistren historia, Emakume Abertzale Batzako emakumeak, haien artean hainbat maistren ibilbide ikertu dituzte, eta azken aldiotan emakume abertzale espioiak egin zituzten lanak ere aztertu dituzte.

 

 

2019 / 02 / 20  |  eguaztena, 19,00etan. Euskal Museoa. Kontsuladu aretoan  |  Hitzaldia

BEGOÑAKO GEOGRAFIA FOTOGRAFIKOA

Hizlaria: Maite Jimenez Otsoa de Alda. Técnica del Museo Vasco

 

“Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketaren osagarri, Maite Jimenezek Begoñako elizatera bisita egitea proposatzen du, Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) lehen emakumezko argazkilari amateurrak egindako argazkietatik abiatuta. Emakume bikain honek utzi digun ondare bisualarekin, hainbat leku, jarduera eta pertsonaren berri izango dugu, eta, horrela, 1925ean behin betiko Bilbok anexionatu zuen elizateari buruzko gure ezagutza handituko dugu.

 

Maite Jimenez  Historian lizentziatua da EHU/UPVtik. 1984az geroztik Bilboko Euskal Museoko teknikari gisa egiten du lan, eta Eulalia Abaituari eta haren argazkilari lanari buruzko lanak argitaratu ditu.

 

2019 / 02 / 21  |  osteguna, 18,30etan. Euskal Museoa. Kontsuladu aretoan

"EL ÚLTIMO MAGNATE" LUZEMETRAIAREN PROIEKZIOA

Zuzendaria: Jose Antonio Hergueta, 2011

Produkzioa: SINCRO

 

Horacio Etxebarrieta Maruri da dokumental honen protagonista; Antonio Hergueta zuzendariaren eskutik, filmak Cádizko Ontziolan Espainiako itsas armadarentzat teknologia alemanez egindako itsaspeko baten eraikuntza erakusten du, Etxebarrietak bere abizenaren hasierako hizkiarekin E-1 bataiatua eta 1930eko urriaren 22an uretaratua. Errepublikaren aldarrikapenarekin, gaizki amaitu zen abentura hori armadorearentzat, Gobernuak erosketa-akordioa hautsi baitzuen, eta oso ondo Alemaniarentzat, U-Boot deritzenak, bigarren mundu gerrako itsas gerran erabilitako makinarik perfektuenak, garatzeko prototipo gisa erabili baitzen.

 

2019 / 02 / 24   |  Igandea / 13,00etan. Euskal Museoko klaustroan. Sarrera: Gurutze kalea 4

DANTZA SAIOA

1529-1949 - HONELA DANTZATZEN DIRA EMAKUMEAK BIZKAIAN

Iñaki Irigoien & Etorkizuna Dantza Taldea & Bizkaiko Datzarien Biltzarra

 

Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz erakusketa otsailaren 24an itxiko da, igandean, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeak egindako “Eguzki dantza” Emakumeen Aurreskuarekin. Dantza emanaldiaren aurretik “Así bailan las Mujeres en Bizkaia 1529-1949” (“Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian 1529-1949”) ikerketa aurkeztuko du haren egileak, Iñaki Irigoienek; dokumentuetan oinarrituta, lan horrek emakumeek euskal dantzetan XVI. mendeaz geroztik izandako parte-hartze aktiboa aldarrikatzen du.

Iñaki Irigoienen Así bailan las Mujeres en Bizkaia - 1529-1949 - Honela dantzatzen dira emakumeak Bizkaian ikerlana eskuko argitalpen txiki batean dago eskuragarri, baita ekitaldia antolatzen diren erakundeen webguneetan ere: www.dantzanet.net eta www.euskal-museoa.eus