Berriak

Basque Fest 2019 Euskal Museoan

 

Euskal Museoak  Basque Fest-ekin bat egingo du, Aste Santua euskal musika tradizionalarekin ospatzeko

Euskal musika-instrumentuen erakusketak eta erakusketaren bisita gidatuek, musika-jostailuak sortzeko familia-tailerrak eta alboka edo txistu erakustaldiek osatzen dute jaialdiaren egitaraua Bizkaiko erakundean

 


Deskargatu: Deskargatu hemen Basque Fest-en Egitarau Ofiziala_EUS_FRA

Deskargatu: Deskargatu hemen Basque Fest-en Prentsa-Oharra


 

Apirilaren 18an, 19an eta 20an, Bilboko Euskal Museoa zabalik egongo da Basque Fest jaialdia ospatzeko. Euskal kulturaren jai handiak hiria jardueraz betetzen du Aste Santuan; eta, horretarako, museo honen klaustroa leku ezin hobea da.

Hona hemen Euskal Museoan izango den Basque Fest jaialdiaren egitaraua:

 

Apirilak 18, 19 eta 20  |  Erakusketa SOINUENEA MUSEOAren eskutik (euskal musika-instrumentuak). Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara.

 

Apirilak 18, 19 eta 20  |   Bisita gidatua SOINUENEA MUSEOAren eskutik (euskal musika-instrumentuak) eskainitako erakusketara. Ordutegia: 12:00etan eta 17:00etan. Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa (apirilaren 18an, ostegunean, baita ingelesez ere).

 

Apirilak 18, 19 eta 20  |  Musika-jostailuen familia-tailerra. Ordua: 13:00etan.

 

Apirilak 18, 19 eta 20  |  Euskaltzaindiaren EUSKARA IBILTARIA erakusketa. Ordutegia: apirilaren 17tik 19ra (10:00 - 19:00) / apirilak 20 (10:00 - 13:30 eta 16:00 - 19:00) / apirilak 21 (10:00 - 14:00).

 

Apirilak 18  |  Kontzertu didaktikoa euskal instrumentuekin: “J. M. Beltran&hirukotea”. Ordua: 18:00etan.

 

Apirilak 19  |  Erakustaldia: alboka, txistua eta dultzaina (euskal instrumentu tradizionalak). Ordua: 18:00etan.

Apirilak 20: erakustaldia: Lan-erritmoetatik musikara. Ordua: 18:00etan.

 

Jarduera guztiak doakoak dira, eta horietara joateko Gurutze kaletik egongo da sarbidea. Lekua mugatua izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

 

Prest al zaude Museoan Basque Fest jaialdiaz gozatzeko? Euskal kulturaren jaia Museora helduko da Aste Santuan. Ez ezazu aukera galdu!

 


Informazio gehiago