Berriak

Dantza tradizionala Euskal Museora itzuliko da Aiko Taldearen erromeriarekin

 

Erabat parte-hartzailea izango da. Publikoak dantza-tailer eta erromeria banaz gozatu ahal izango du larunbatean, hilaren 9an, 19:00etatik 20:30era, klaustroan bertan.

Bizkaiko erakundeak AIKO TALDEArekin egindako akordioak dantza tradizionalaren zabalkundearen ekimena sendotu eta finkatzen du.

Interesatuta dagoen pertsona orok aukera izango du Euskal Museoko klaustroko erromeria irekietan praktikatzeko eta gozatzeko. Erromeriak azarotik maiatzera izango dira, hileko bigarren larunbatetan, 19:00etatik 20:30era.

Jarduerarako sarrerak euro bat balioko du

 


 

Dantza tradizionala Euskal Museoaren jardueren egitarauaren ardatz nagusietakoa izango da 2019-2020 ikasturtean. Arrazoi horregatik, Aiko Taldea Bizkaiko erakundera itzuliko da, urte osoan zehar eskainiko duen erromerien agenda zabal batekin. Museoak, zeina beti euskal kulturaren hedapena bilatzen dabilen, lehenengoa aurkeztuko du datorren larunbatean, azaroaren 9an, 19:00etan. Jarduerara euskal dantza tradizionala ikasi eta ezagutu nahi duen pertsona oro dago gonbidatuta; hori guztia, AIKO Taldeak eskainiko duen erromeriak lagundurik. Dantza egiteko estilo tradizionala sustatu eta bere balioaren zabalkundea nabarmentzen duen taldea da AIKO, dantza-musikari eta dantza-irakasleen kolektibo batez osatua. Ordu eta erdiz, gutxi gorabehera, Museoko klaustroak dantza tradizionalarekin trebatzeko beste aukera bat eskainiko du, ikastearen oinarrizko premisatzat hartzen dituen sinpletasun- eta naturaltasun-metodoaren bitartez.

Jardueran zehar, Mikeldi idoloaren inguruan, dantzaldi-erromeria batez gozatzeko aukera egongo da, Aikoko musikariak diren Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (soinua) eta Amaiur Cajaravilleren (kontrabaxua) eskutik; horiek guztiak Patxi Laborda dantza-irakaslearen zuzendaritzapean arituko dira.

Aukera paregabea Euskal Museoan AIKO Taldearen eskutik dantza tradizionala ezagutzeko eta Bilboko Zazpi kaleen bihotzean larunbat arratsalde batez gozatzeko.

 

ERROMERIAK

HILEKO BIGARREN LARUNBATETAN

 

Interesatuta dagoen pertsona orok aukera izango du Euskal Museoko klaustroko erromeria irekietan praktikatzeko eta gozatzeko. Erromeriak, azarotik maiatzera bitartean, hileko bigarren larunbatetan izango dira, 19:00etatik 20:30era. Ekimen honekin, Bizkaiko erakundeak turistak eta Museoaren noizbehinkako bisitariak erakarri nahi ditu, euskal kulturaren ohiko erakuskarian parte hartzeko aukera eskainiz, Aiko Taldearen eskutik.

Jardueran parte hartu nahi duten pertsona guztiek Gurutze kaletik sartu beharko dute Euskal Museoko klaustrora, eta sarrera euro batekoa izango da. Aiko Taldearekin egingo diren erromeriak larunbat hauetan izango dira:

 

2019

AZAROAK 9

ABENDUAK 7

 

2020

URTARRILAK 11

OTSAILAK 8

MARTXOAK 14

MAIATZAK 9

 

Euskal dantza tradizionalaren zalea al zara? Euskal Museoak erromeria aparta antolatu du, Aiko Taldearen eskutik. Animatu, eta etorri tradizioaz bertatik bertara gozatzeko!

 

 

INFORMAZIO GUZTIA:  www.euskal-museoa.eus / www.aikotaldea.eus