Lehenengo Solairua: Etnografia

Artzaintza

Artzaintza dugu Euskal Herriko bizimodurik tradizionalenetakoa, eta gure inguru geografikoaren ezaugarriek baldintzatu egin dute jarduera horren garapena.

Larreak urte osoan behar ziren eta, hortaz, artzainek euren artaldeak hartu eta ur- taroen araberako transhumantzia egiten zuten, hasiera batean Ebro eta Garona ibaien arteko gunean, nahiz eta gaur egun esparru hori nabarmen murriztu den.

Transhumantzia-mugimendu horiek artzainen elkarteek arautu izan dituzte beti- danik, eta baita ere larreen aprobetxamendua edota korta berriak sortzea ere, adibi- de batzuk jartzearren. Artzain elkarte horiek argi zehaztutako jurisdikzio-esparrua zuten, eta ohituraren arabera jarduten zuten; XII. mendetik aurrera berriz, kasu gehienetan, idatzizko arauen arabera aritzen dira.

Udan, artzainak aterpetxerako erabiltzen dituen espazioetan egiten du bizimodua; babesleku horiek kortak deitzen dira eta artzaina zein ganadua babesteko erabil- tzen dira. Hartara, kortak, zenbait eraikinek osatu ohi dituzte (txabola, korralea, arditegia...), eta tipologia aldakorrekoak dira, inguru geografikoaren arabera. Ar- tzainaren jarduna oso gogorra da, zeren eta, artaldea egunero zaintzeaz gain, beste hainbat lan ere izaten ditu: adibidez, gazta egin behar du, eta urtaro jakin batzue- tan ardiei ilea moztu eta estaldurak eta erditzeak zaindu eta kontrolatu ere bai.

Gaur egungo gizartearen garapenak (artzainak ez baitaude garapen horretatik at) apur bat leundu ditu artzainen bizi-baldintzak, baina, aspaldi ez dela, erabat isola- tuta bizi ziren eta euren beharrizan guztiak asetzeko bizimodua garatu behar izan zuten. Horrela, ardien ilea ardazkatu eta arropak egiten zituz- ten, eta egur, hezur eta adarrak erabiliz tresnak eta erremintak egiten zituzten.

Tresna eta erreminta horiekin lan artistikoa garatu zuten, eta lan hori, sinbologiaz eta sinesmenez betetako mundu baten adierazgarria zen, historiaurrearen zantzu nabarmenak dituen mundua, zeinetan kristautasunak lehenagoko elementuak asimilatu eta eraldatu baitzituen, bere elementu propioak sartuaz ere bai. Modu horretan, sinesmen-sistema tradizional bat sortu zen Herrialde osoan, eta, hein handi batean, artzain kulturak gorde du sistema hori ondoen.

Musika, jokoak eta kirolak, txakurra (artzainaren adiskide eta lankide), eta etxekoak edo kaltegarriak izan daitezkeen beste zenbait animalia dira artzainen mundua osatzen duten beste elementuetako batzuk, eta ezin ditugu erakusketa honetan aipatu gabe utzi. Izan ere, erakusketa honek mende luzeetako tradizioa duen, eta oraindik ere gure munduan leku nabar- mena duen bizimodu baten gaineko lekukotza eman nahi du.

Deskargatu: Artzaintza liburuxka


Itsasoa

Itsaskitan eta arrantzan ibiltea ohizko estrategiak dira ekonomia harrapakariarenbarruan. Halanbe,kondairaurrekogizakiak,gizateriarenja- torritik (orain dala bi milioi urte gitxi gorabehera) Madeleine aldiaren amaierara arte (K.a. 10000. urtea gitxi gorabehera), batez be, ehizari eta fruituak eta landareak batzeari baino ez eutsan ekin. Aldi horretatik aurrerantza hasi ziran itsasoko baliabideen bila, hasiera baten kostaldeko hatxetako itsaskiak batzen eta, geroago, arrantzan lehenengo saiakerak egiten.

K.a. 5000. urtetik aurrera gitxi gorabehera, Epipaleolitikoan, itsaskitan ibili beharrean benetako arrantzan hasi ziran, izokinetan eta kostaldeko arrainetan. Baina Neolitikoan K.a. 4000.urtea gitxi gorabehera) eko- nomia ekoizlea nagusitu zan harrapakariaren ganetik eta era horretako arrantza bertan behera geratu zan. Erromanizazioagaz batera arrantza gero eta gehiago zabaldu zan, eta horretan lagungarri izan zan arraina gatzetan ipintearen teknika erabilten hastea.

Apurka-apurka, itsasertzeko uriak sortuaz batera (XII-XIV. mendeak), itsasoak eskaintzen dituan baliabide eta aukera ekonomikoak indar haun- diagoagaz ustiatzen hasi ziran. Itsas merkataritzak, arrantzak eta jarduera horreen inguruko industriek –euren artean itsasontzigintza dogu indar- tsuena eta puntakoena- Euskal ekonomian eta gizartean protagonismo berezia hartuko dabe.

Deskargatu: Itsasoa liburuxka