Página 35 - PERTSONAIA HERRIKOIAK

Versión de HTML Básico

35
ROMAN ZUBIAUR
Román Alejandro Zubiaur Salazar, Vicente Zubiaur Unzaga eta
María Salazar Gochiren semea, 1890eko otsailaren 27an bataiatu
zuten Bilboko Donibane Elizan.
Gaztetan, zenbait saiakera egin zituen antzerkiko egile gisa, lan kos-
tunbrista batzuk eginez; besteak beste, “Pantxike” (1911), “Por sinco
duros” (1912), “Anai Biak” (1913) eta “Guzurreko Maitetosuna”
(1914), denak ere elkarte karlistek antolatutako emanaldietan estrei-
natutakoak.
Baina, azkenean, bere bokazio artistikoa aktore lanetara bideratu zen.
Zubiaurrek ospe handia lortu zuen 1920eko hamarkadan, umorista
eta karikato gisa; bereziki ezaguna zen agertokietan interpretatzen
zuen eta erretratuan ikusgai dagoen pertsonaia: MARTINTXU
PERUGORRIA, gramatika espainiarrarekin arazoak zituen euskal
baserritarra, zenbait urte geroago haren imitatzaile Txomin del Rega-
tok ospetsu bihurtuko zuenaren estilokoa.
Román de Zubiaur Euskal Herriko hainbat antzokitan aritu izan zen
Madrilgo Maravillas antzokian debuta egin aurretik; debuta 1924ko
martxoaren 4an izan zen, eta arrakasta handia lortu zuen publikoari
eta kritikari dagokienez. Horren gain, bilbotar zaleen interpretazio
maisua izan zen, eta garaiko hainbat ongintzazko saiotan aritu izan
zen.
Lortutako ospeari esker, film labur baten protagonista izan zen
1929an: “Martintxu Perugorria en día de romería”. Alejandro Olava-
rriak zuzendu zuen filma, eta Bilboko Olimpia zinema aretoan estrei-
natu zuten; hiru egun baino ez zen egon ikusgai.
ROMAN ZUBIAUR
Román Alejandro Zubiaur Salazar, hijo de Vicente Zubiaur Unzaga y
María Salazar Gochi, fue bautizado el 27 de febrero de 1890 en la
Iglesia de los Santos Juanes de Bilbao.
En sus años mozos hizo sus pinitos como autor teatral, firmando
obras de carácter costumbrista, tales como “Pantxike” (1911), “Por
sinco duros” (1912), “Anai Biak” (1913) y “Guzurreko Maitetosuna”
(1914), todas ellas estrenadas en veladas organizadas por asociaciones
carlistas.
Su vocación artística, sin embargo, se decantaría finalmente hacia la
actuación, alcanzando gran popularidad en la década de 1920 como
humorista y caricato, siendo especialmente célebre el personaje que
interpretaba en los escenarios y que se reproduce en el retrato: MAR-
TINTXU PERUGORRIA, un aldeano vasco con dificultades en la
gramática española, muy del estilo del que años más tarde populari-
zaría quien fuera su imitador, Txomin del Regato.
Román de Zubiaur actuó en numerosos teatros del País Vasco antes
de debutar en el Teatro Maravillas de Madrid, el 4 de marzo de de
1924, con gran éxito de público y crítica. Fue además maestro de
interpretación de aficionados bilbaínos y actuó en numerosas funcio-
nes benéficas que se desarrollaron en la época.
Su fama le llevó incluso a protagonizar en el año 1929 un cortome-
traje titulado “Martintxu Perugorria en día de romería”. Dirigido por
Alejandro Olavarria, el film fue estrenado en el cine Olimpia de Bil-
bao y sólo estuvo tres días en cartel.
• José María Unsain.
El cine y los vascos.
Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1985. p. 101 or.
• Alberto López Echevarrieta.
Cine vasco: de ayer a hoy.
Bilbao: Mensajero, 1984. p. 21 or.
• Alberto López Echevarrieta.
Vascos en el cine.
Bilbao: Mensajero, 1988. p. 145 or.
ABC.
04.03.1924
El Imparcial.
04.03.1924
La Voz.
07.03.1924
• Carlos Bacigalupe.
Roman Zubiaur, el aldeano que se llamo Martinchu Perugorria.
Bilbao, Periódico Municipal, Julio 1996
• Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa. Sakramentu-erregistroak - Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia. Registros Sacramentales.
www.aheb-beha.org
ITURRIAK ETA BIBLIOGRAFIA .
FUENTES Y BIBLIOGRAFÍA